Ohiko zerbitzua berreskuratuko du Euskotrenek

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mai. 10a, 11:00

Bihartik aurrera, trenek ordu laurdeneko maiztasuna izango dute astegunetan

Euskotrenek astegunetan ohiko zerbitzua berreskuratuko du astelehenean. Hala, COVID-19ak sortutako egoeran abian jarritako mugak kendu eta ohiko maiztasunera bueltatuko da. Alegia, egunez 15 minuturo helduko eta irtengo da trena. Ibilbidean ez du erabat osatuko, ordea, Hendaiako geltokiak itxita jarraitzen duenez, Lasarte-Oria eta Irun-Ficoba lotuko ditu. 

Erlazionatuak