Manttangorrik zerbitzua zabalduko du astelehean

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mai. 9a, 10:00

Itxialdiaren lehen fasean sartzearen ondorioz, maiztasuna ugaritu egingo dute, baina hainbat neurri hartuta. 

Itxialdiaren fase berrian sartzeak hainbat zerbitzuri eragingo dio; horietako bat, garraio publikoa. Hala, herriko Manttangorri autobusak bere maiztasuna ugarituko du. Hala, Kotxerastik irtengo da: 8:00etan, 8:40ean, 10:30ean, 11:30ean, 12:30ean, 13:00etan, 13:30ean, 19:30ean eta 20:00etan. Era berean, bidaiari kopuruak ere gora egingo du, 12 plaza erabilgarri izango ditu; beti ere, ahal den neurrian, segurtasun tartea mantenduta. Gainera, autobus barruan nahitaezkoa izango da maskara, eta erabiltzaile bakoitzak bera eraman beharko du; eta txartelarekin bakarrik ordaindu ahal izango dute.