Janari bilketa solidarioa egingo dute herriko ostalariek datorren astelehenean

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mai. 6a, 11:40

Lasarte-Oriako ostalariek, udalarekin eta Gurutze Gorriarekin elkarlanean, ekintza solidario bat antolatu dute datorren astelehenerako, maiatzak 11: udaletxe berriko arkupeetan, 09:00etatik 21:00etara, janaria bilduko dute. "Garai gogorrak dira, eta, ostalariez gain, dendari txikiak eta bizilagun ugari gaizki pasatzen ari dira".

Koronabirusak eragindako egoerak gogor kolpatu ditu herrian herriko denda eta negozioak, batez ere, 0 fasera arte euren ateak ireki ezin izan dituztenak: tartean, ostalariak. Dena den, sektore horretako langileak kontziente dira merkatari eta herriko bizilagunek laguntza behar dutela, eta, horregatik, iragarri dute janari bilketa solidarioa egingo dutela datorren asteko astelehenean, maiatzak 11, 09:00etatik 21:00etara, udaletxe berriko arkupeetan.

Produktuak herriko dendetan erosi

Ostalariek dei egiten diete herritarrek bilketarako produktuak herriko komertzioetan erostera: "Gomendatzen dugu produktu horiek galkorrak ez izatea". Nabarmendu dute lasarteoriatar guztien elkartasuna behar dutela, "guztien artean aurrera ateratzeko". Lasarte-Oriako Udalak eta Gurutze Gorriak lagunduko diete janari bilketarekin.

Egoera nolakoa den ikusita, herriko ostalari ugari elkartu dira –60 baino gehiago–, udalari babesa eta zenbait neurri eskatzeaz gain, zerga eta tasak ez ordaintzea, kasu

Erlazionatuak