EUSKARAREN 10. MARATOIA

'Hamar atzamar' dantzatu dute herritarrek

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mai. 5a, 18:36

Zortzikoteko kideek egindako deiari erantzunez, zenbait kale eta auzotan 'Hamar atzamar' abestia dantzatu dute herritarrek, Euskararen 10. Maratoiaren kanta, hain justu. Arranbide kaleko eta Zabaleta auzoko pare bat bideo jaso ditu TXINTXARRIk, eta muntaia bat egin.

Maiatzaren 3an kantatu eta dantzatu zuten lasarteoriatarrek, igandez, 20:00etako txaloen ostean. Auzoan auzoko DJak arduratu ziren Hamar atzamar kantari bolumena eman eta bizilagunak dantzan jartzeaz.

Urriaren 17an eta 18an ospatuko du Lasarte-Oriak Euskararen 10. Maratoia. Oraindik ikusteke dago ordurako zer nolako bilakaera izango duen koronabirusak sortutako egoerak, eta aurreko edizioak bezala ospatu ahalko den. Dena den, badaezpada ere, motorrak berotzen ari dira zortzikoteko kideak eta herritarrak.

Erlazionatuak