Sei aste etxean igaro ondoren, kalerako gogotsu zeuden asko; eta lehen aukera baliatu nahi izan dute atari zabalean kilometroak egiteko. Erdigunean eta Hipodromo Etorbidean kirolari andana zebilen lehen ordu tartean (14 eta 70 urte artekoei bideratua): bizikletan, korrika, paseoan, ipar martxako makilekin...
Lehen eguna izanda, batek baino gehiagok zalantzak zituen mugen inguruan: noraino joan zitekeen, zenbat denboraz... Paseoan etxetik kilometro bat baino gehiago ezin urruntzea ulertzen ez zuenik ere bazen.
Goizean irten ez direnek arratsaldean dute beste aukera bat.
2020 mai 01 Gizartea