GAZTE KLUBEKO ERREZETAK

'Lekakukis' gailetak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko api. 24a, 09:00

Hona hemen Gazte Klubeko kide Laia, Urko eta Xabi Lekarozek egin duten jaki goxoaren errezeta: 'Lekakukis' izena jarri diote mimoz eta maitasun handiz egin dituzten gailetei. Itxura ona daukate, ez al da ala? Anima zaitez zu ere sukaldean aritzera!

Osagaiak

  • Gurina: 130 gramo.
  • Txokolate beltza: 140 gramo.
  • Irina: 180 gramo.
  • Gatz apur bat.
  • Koilarakada erdi bikarbonato.
  • Azukrea: 100 gramo.
  • Azukre beltza: 100 gramo.
  • Arrautza bat.
  • Legamia zorro bat.

Jarraitu beharreko urratsak

  1. Osagaiak prestatu, eta, bitartean, labea berotzen jarri, 180 gradutara. Txokolatea txikitu eta gurina berotu, urtu arte. Gero, hozten utzi.
  2. Gurina, azukre beltza eta txuria eta arrautza ontzi batean nahastu. 
  3. Ondoren, honako osagai hauek gehitu: irina, bikarbonatoa, legamia eta gatza. Berriro nahastu.
  4. Irabiagailuarekin nahastu hori guztia, eta txokolate txikitua gehitu.
  5. Nahasketarekin intxaurren tamainako pilotak egin.
  6. Pilota horiek bost zentimetroko distantziarekin jarri erretilu batean, eta labera sartu.
  7. Hamabi minutuz eduki labean, ikusten duzuen arte gailetek hartu dutela marroi-urre kolorea.
  8. Gailetak hozten utzi, eta listo, jateko prest!

ON EGIN!

Erlazionatuak

Croissantak

Txintxarri Aldizkaria 2020 api 27 Kultura