Bidaia txartelarekin ordaindu beharko dute herritarrek; ezingo dute txanpon edo bileterik erabili. Gidariaren kabina kate batzuez bereizi dute.
Zazpi bidaia egunero
Eguneroko joan-etorrien maiztasuna murriztu egin dute: zazpi bidaia egingo ditu Manttangorrik egunero. Ohi bezala, Kotxerasetik abiatuko da, ordu hauetan: 08:00, 08:40, 12:30, 13:00, 13:30, 19:30 eta 20:00etan.