Larrialdi egoeran zehar garraio publikoak neurriei egokitzen ari dira, gaur funtsezkoak ez diren jarduerak lanean hasiko dira eta horretatik TSST eta Euskotrenek astean zeharreko zerbitzuetan egongo diren ordutegietan egongo direla jakinarazi dute.
Euskotrenek bidaiari kopuru handiagoa aurreikusten denean errefortzu zerbitzuak eskainiko direla jakitera eman du. Halere, ordutegia murriztua izaten jarraituko du, Euskotrenek operatutako gainerako zerbitzuetan bezala.
TSSTk ere ordutegiak moldatu ditu. Martxoaren 25 eta 27 artean indarrean sartu ziren ordutegiak mantenduko diren arren, zerbitzu berriak gehitu ditu egunean zehar. Informazio gehiago lurraldebus.eus edo 900 300 340 telefonoan.
Maskara banaketa eta beste neurri batzuk
Neurri horren harira, goizeko 10:00ak arte, garraio publikoetan erabilera bakarreko maskarak banatu dituzte DYA eta Babes zibileko kideek. Ez dira amaitu eta bihar ere, jarraituko dute lanean. Metroko babes tartea mantendu ezin den kasuetan, erabiltzaileen babesa ziurtatzeko neurria hartu zuten atzo Espainiako Gobernuko delegaritzak eta Eusko Jaurlaritzak egindako bileran. EAEn, guztira, 494.000 maskara emango dira; horietatik 162.000 Gipuzkoan banatuko dira.
Honetaz gain, COVID-19a eusteko beste neurri batzuk ere ezarri dituzte garraio publikoek. Esatea baterako, Amarako Bezero Arreta Bulegoetan arreta presentziala bertan behera geratu dela eta jakinarazpen berrira arte itxita daudela gogora arazi du Euskotrenek.
Erabiltzaileek Euskotrenekin harremanetan jarri nahi izanez gero, hainbat bide dituzte: 944 333 333 telefonoa; BABeko posta elektronikoak (oacdon@euskotren.eus // oaczaz@euskotren.eus // oacdur@euskotren.eus // oacger@euskotren.eus). Kexak, iradokizunak eta erreklamazioak egiteko, berriz, www.euskotren.eus web orrialdea, @euskotrenEJGV twitter kontua; eta app ofiziala ere daudela hartarai du..
Era berean, Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviaria Vasca (ETS) eta Euskotren trenetako eta tranbietako azpiegitura desberdinetan eta garraio publikoko zerbitzu desberdinen material mugikorreko parkean ere intentsitate handiko garbitasun lanak egiten ari direla nabarmendu du.