Pirritx, Porrotx eta Marimototsek bat egin dute bihar eta etziko kultur greba digitalarekin

Txintxarri Aldizkaria 2020ko api. 20a, 11:33

Euskal Herriko hainbat kultur eragilek greba digitala egingo dute bihar eta etzi: entzun ditzagun isilduko dira, eta ikus ditzagun desagertu. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek bat egin dute ekimenarekin. "Behingoz eta betiko, bazterretik erdigunera ekarri behar ditugu kultur sortzaileak".

"Umorea kultura da. Kultura eta hizkuntza dira gure mundu ikuskeraren oinarria, horren gainean eraikitzen ditugu bizitza, komunitatea eta herria". Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek bat egin dute bihar eta etziko greba digitalarekin, eta bideo bat grabatu, euren hausnarketak plazaratu eta ekimena babesteko arrazoiak azalduz.

Erlazionatuak