Aitor Urangaren oroimenezkorik ez du ospatuko aurten Beltzak Errugbi Taldeak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko api. 17a, 17:59

Hernani-Pinguinas Burgos izan zen aurreko urteko oroimenekoko partidetako bat.

Koronabirusak sortutako egoera dela eta, herriko errugbi klubak erabaki du Aitor Urangaren oroimenezkoa ez egitea, eta ospakizunak datorren urterako uztea. Maiatzaren 30erako ari ziren prestatzen laugarren edizioko egitaraua.

"Hau guztia bukatzen denean, berriro antolatuko dugu festa hau; ez izan zalantzarik", nabarmendu dute errugbi taldeko kideek. Sare sozialetan eta whatsapp bidez ondoko bideo hau partekatu dute, euskaraz zein gaztelaniaz, herritarrei eta parte-hartzaileei eskatuz etxean geratzeko alerta egoerak iraun bitartean.

Erlazionatuak

Errugbia Aitor Uranga gogoratzeko

Beñat Lizaso Garcia 2019 eka 02 Kirola

III. Aitor Uranga memoriala

Beñat Lizaso Garcia 2019 eka 02 Kirola