Errugbia Aitor Uranga gogoratzeko

Beñat Lizaso Garcia 2019ko eka. 2a, 18:04

Txapelketa emakumezkoen Hernani-Pinguinas Burgos partidarekin hasi zen

Beltzak klubeko kide zen Aitor Urangaren oroimenezko III. txpelketa jolastu zen joan den larunbatean Michelineko zelaian. Emakumezkoetan Hernani eta Pinguinas Burgos izan ziren. Gizonezkoetan, berriz, Beltzak Lasarteorians, Atletico San Sebastian eta RAC Lobos.


Aitor Uranga omentzeko asmoz zelairatu ziren errugbilariak Michelineko berdegunera. Eguna Beltzak Ostadar errugbi eskolako jokalari, guraso eta entrenatzaileen arteko partida jokatuz hasi zuten.

Txapelketari hasiera Hernani eta Pinguinas Burgoseko neskek eman zioten, goizeko 11:30ean. Hernaniarrak indartsu zelairatu ziren eta Burgosekoek zailtasunak izan zituzten hauei aurre egiteko. "Bultza Hernani!" ohiu artean lortu zituzten txapelketako lehen ensaioak gipuzkoarrek.

Arratsaldean, Jesus Zaballos alkateak eta Txus Alonso kirol zinegotziak goizean jokatu zen norgehiagokako sariak banatu zituzten. Txapelketako irabazleak hernaniarrak izan ziren eta Paola Vega jokalari lasarte-oriatarrari sari berezia eman zioten senior taldearekin debutatzeagatik.

Sari banaketa eta gero gizonezkoen txanda etorri zen. Lehenengo partida Atletico San Sebastian - RAC Lobosen artean jokatu zuten. Epaileak partiduari hasiera eman aurretik Iñaki Vergara, Espainiar Estatuko errugbiko epaileen batzordeko lehendakariak, ohorezko sakea egin zuen.Donostiarrek arratsaldeko lehen garaipena lortu zuten.

Bigarren partidan Beltzak Lasarteorians eta Atletico San Sebastian izan ziren aurrez aurre. Talde txuri-urdinak txapelketa emango zion garaipena lortu zuen.

Azkeneko partida ARC Lobos eta Beltzak Lasarteorians izan zen. Partida honetan erabaki zen bigarren postua. Segoviakoak izan ziren garaile. Lasarte-oriatarrak, hortaz, hirugarren gelditu ziren.

Txapelketa eta gizonezkoen sari banaketa bukatu ostean, 3. denbora Loidi pilotalekuan izan zen. Txapelketan parte hartu zuten taldeek giro paregabean eman zioten amaiera egunari.

Beltzak Lasarteorians
Txapelketan Lasarte-Oriako errugbilari ezberdinek osatutako gizonezkoen taldeak parte hartu zuen. Beste talde batzuetan jolasten egon arren, talde berean batu ziren herriko jokalariak.

Jokatzen jarraitzen duten kirolariez gain, Aitor Uranga omentzeko berriro galtza motzak eta takodun botak jarri zituenik ere izan zen osatutako taldearen hamabostekoan.

 

 

 

Erlazionatuak

III. Aitor Uranga memoriala

Beñat Lizaso Garcia 2019 eka 02 Kirola