Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak koronabirusaren hedapenari buruzko txosten berria ezagutarazi du goizean. Buletina bezperako 20:00etan bildutakoekin datuekin osatzen dute. Horren arabera, 1.725 kutsatu daude EAEn: 273, Gipuzkoan; 651, Bizkaian eta 801, Araban. Ostegunetik ostiralera, 260 positibo berri izan dira COVID-19 proban, Gipuzkoan, 50; eta 14 lagun hil dira. Orotara, 85 dira koronabirusak hiru herrialdeetan eragindako heriotzak.
Lasarte-Oriari dagokionean, egoera bere horretan mantentzen da. Lau herritar kutsatuta daude, bat gehiago, Lasarte-Usurbil osasun eremuan.
Donostiako Ospitalean kutsatutako 40 pertsona daude, horietako, 4, Zaintza Intentsiboen Unitatean.