Atsobakarreko bi langile koronabirusak kutsatuta

Diario Vasco egunkariak gaur jasotako albiste baten arabera, COVID-19 koronabirusak kutsatutako zahar egoitzako bi langileak etxean isolatuta daude. Sindikatuetako iturriek baieztatu diote albistea komunikabideari, ez ordea, kudeaketaz arduratzen den Domus IV enpresak. Ez die horri buruzko informaziorik eman, baina birusaren hedatzea ekiditeko babes protokoloak betetzen ari direla nabarmendu diete.