Konfinamendu egoera dela-eta, Lasarte-Oriako laguntza sarea osatzen ari da. Helburu bikoitza du, herritarren beharrei erantzutea eta denon zaintza modu kolektiboan bermatzea.
Horregatik, erosketak egin ezin dituzten edo euren haurrentzat zaintzailea behar duten herriterrei begira, 663 229 676 telefono zenbakia jarri dute eskura.
Era berean, babes sareak izango dituen osasun protokoloa eta haurren zaintzarako protokoloa jakitera eman ditu. Oinarrizko baldintza bat dago, babes sarean boluntario gisa parte hartu edo haur zaintzaren onuradun izateko, ezin du koronabirusa izan edo ezin du COVID-19 duen petsona batekin berrogeialdian egon.
Herritarrei erosketak egiteko laguntza egingo duten bolondresek honako osasun protokoloa bete beharko dute:
Zaintza lanak egiten dituztenek, berriz, honakoa:
Boluntario izan nahi duten herritarrei dei egiten die ekimenarekin bat egiteko. lasartekobabestaldea@gmail.com helbide elektronikoan jarriko dira harremanetan interesa duten herritarrekin.