Farmazia eta elikadura erosketak, etxez etxeko banaketa... etxetik atera ezin dutenen premiak asetzeko sareak hedatu nahi dira herrian.
Beharrak identifikatu eta laguntza sarea martxan jartzeko ordea, herritaren laguntza behar du taldeak eta horretarako helbide elektroniko bat jarri du herritarren eskura: lasartekobabestaldea@gmail.com.
Era berean, boluntario izan nahi duten herritarrei helbide elektroniko berera mezua idaztera gonbidatzen ditu taldeak.