Kuadrillategi, Faktoria, Gaztekluba, Amaraun, Gurasolandia eta Eskola Kirolako jarduerak bertan behera uztea erabaki du Ttakun Kultur Elkarteak, hamabost egunez eta bihartik aurrera, Eusko Jaurlaritzatik etorri diren osasun jarraibide eta gomendioei jarraiki, koronabirusak sortutako egoera dela-eta. Eskola Kiroleko gaurko saioak normal egingo dituztela adierazi du egitasmo horren arduradunak.
Horrek, hasiera batean, ez die eragingo udaleku itxi eta udako txokoen izen-emateei: bere horretan mantenduko ditu elkarteak prozesu horiek. Aldaketarik balego, erabakiak hartu bezain pronto jakinaraziko ditu.