INAUTERIAK 2020

'Lasarte-Oria 1934' argazkiak irabazi du Inauterietako lehiaketa

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mar. 6a, 10:39

Bozkatzeko epea itxita, TXINTXARRIk antolatutako Inauterietako argazki lehiaketa 'Xalolak' kuadrillako argazkiak irabazi du, 513 botorekin. 1930eko hamarkadan girotutako irudi hori gustatu zaie gehien irakurleei. 'Frida' geratu da bigarren 477 bozkarekin, eta 'Osaba Sam' hirugarren, 188rekin.

Aurrez iragarri bezala, lehiaketaren irabazleek Errigorako saski eder bat irabazi dute. Zorionak neskak, eta mila esker parte-hartzaile guztiei, horren argazki politak bidaltzeagatik!

Emaitzak

  1. 'Lasarte-Oria 1934' argazkia, 'Xalolak' kuadrillarena: 513 bozka.
  2. 'Frida' argazkia, Maitane Rebek bidalitakoa, 477 bozka.
  3. 'Osaba Sam', Beñat Arroyok bidalitakoa, 188 bozka.
  4. '2020ko Inauteriak Lasarten', Koro Lizarretak bidalitakoa, 171 bozka.
  5. 'Porrotx', Beñat Arroyok bidalitakoa, 120 bozka.
  6. '80s', Beñat Arroyok bidalitakoa, 93 bozka.
  7. 'Zabaleta 3.0', Javier Zatarainek bidalitakoa, 70 bozka.
  8. '2020ko Inauteriak Lasarten', Koro Lizarretak bidalitakoa, 57 bozka.
  9. '2020ko Inauteriak Lasarten', Koro Lizarretak bidalitakoa, 45 bozka.