Inauterietan argazki politak atera dituzu? TXINTXARRIk argazki lehiaketa antolatu du. Baldintzak: argazki originala izatea (hau da, norberak egindakoa), Lasarte-Orian ateratakoa eta gehienez hiru bidali daitezke pertsona bakoitzeko.
Parte hartzeko azken eguna osteguna, otsailaren 27a izango da. Bildutako argazki guztiak webgunean ikusgai jarriko ditugu eta irakurleok onena zein den bozkatzeko aukera izango duzue.
Irabazleak Errigorako saski eder bat eskuratu du!
Animatu eta bidali!