Gaur arratsaldeko elkarretaratzeaz gain -19:00etan, Okendo plazan-, ekintza gehiago prestatu ditu Euskal Herriko Lagunak Mendebaldeko Saharakoekin Bat elkarteak. Larunbat honetan, hilak 28, bazkari sahararra antolatu du Furia Beltza tabernan. Menua, hauxe: harira, kouskousa barazkiekin eta arkumea saharar erara –edaria, postrea eta kafea barne–. Tiketak taberna horretan bertan daude salgai, 15 euroan.
Datorren asteko asteartean, martxoak 3, Sahara emakume izenarekin argazki erakusketa zabalduko dute Jalgi Kafe Antzokian. Igandera arte jarriko dituzte irudiak ikusgai.