Biyak Bat egoitzako mozorro lehiaketan parte hartu duten herritarrek ez dute denboraren makinan bidaiatu behar izan ongi pasatzeko; ez dituzte zenbait urte atzera egin behar izan, gazteago sentitzeko eta festa giroa pasio gehiagoz bizitzeko. Hori dena ez da beharrezkoa, Inauteriez behar bezala disfrutatzeko ez dagoelako adin mugarik. Igande arratsaldean bertan zegoen giroa ikustea besterik ez zegoen.
Hamalau taldek parte hartu dute aurtengo edizioan. Epaile lanak, berriz, ikus-entzuleek egin dituzte. Hauek izan dira irabazleak:
- Bakarkakoen kategorian, Pili, Bonito barato mozorroarekin.
- Binakakoen kategorian, piratak.
- Taldeka, amonak: josi bitartean askaritxo bat egin zuten.
Biyak Bat egoitzako lehendakari Exiquio Perezek banatu zituen sariak: bonboi kaxak eta xanpain botilak.
Argazki guztiak Txema Vallesenak dira.