Dispertso politika salatzeko, mendi ibilbidea otsailaren 29an

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ots. 19a, 12:44

Euskal presoek pairatzen duten dispertsio politika salatze aldera, Lasarte-Oriako ezker abertzaleak mendi ibilbidea antolatu du otsailaren 29rako, larunbatez. Teresategira joango dira, Argi Iturralde eta Iñaki Balerdiren oroitarrira.

Datorren asteko ostiralean, hilak 28, hamazazpi urte beteko dira Argi Iturralde eta Iñaki Balerdi zendu zirenetik, auto istripu batean, euren seme eta anai Juan Karlos Balerdi bisitatzera zihoazela, Almeriako espetxera. Ibilgailuan zihoan aita ere, Joxe Balerdi: larriki zauritu zen ezbeharrean. Lasarte-Oriako ezker abertzaleak Teresategi ibilbidea mendi martxa antolatu du otsailaren 29rako, larunbatez: bi herritar horien oroitarria bisitatzera joango dira, eta euskal presoek gaur egun pairatzen jarraitzen duten dispertsio politika ere salatuko dute. 

Bi puntutatik abiatuko dira: Okendo plazatik, 10:30ean; eta, ordu laurden beranduago, Zabaleta auzoko Antonio Blas plazatik. Ibilbidea bukatu eta gero, Xirimiri elkartean mokadutxoa egingo dute, 12:30ak aldera.

Erlazionatuak