Argi Iturralde eta Iñaki Balerdi lasarteoriatarrak auto istripuan hil zirenetik hamasei urte bete dira gaur. 2003ko otsailaren 28an gil ziren auto istripu batean Almeriako kartzera bidean zihoazela semea eta anaia bisitatzera. Joxe Balerdi, senar eta aita, larri zauritu zen, bizi osorako oinazeekin.
Gertakariaren urteurrenean, ohi bezala, agerraldia egin du eguerdian Lasarte-Oriako EH Bilduk Askatasunaren parkeko eskulturan. Indarrean dagoen dispertsio politikaren amaitzea eskatu zuten beste behin, presoak bisitatzera bidean 16 senide eta lagun hil baitira; "30 urtetako ondorio larriena".
Era berean, salatu zuten biktima horien memoriari nahiz familiei egiten zaien bazterkeria, aitortza soziala eta instituzionala eskatuz.
Izan ere, gogora ekarri dute 16 urte daramatzatela "Argi eta Iñakiren memoria kaletik eta herri ekimenetatik bizirik mantentzen". Udaleko alderdi politikoei, Eusko Jaurlaritzari eta dagokien instituzio guztiei luzatu zieten eskaera. "Biktima guztiek egia, justizia, erreparazioa eta diskriminazio ezaren eskubidea baitute".