Jon Ibisate, marrazain Sei Nazioak B Txapelketan, Errusian

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urt. 28a, 16:58

Jon Ibisate Alday herritar gazteak marrazain lanak egingo ditu Sei Nazioak B Txapelketan, Iñigo Atorrasagatik zuzenduko duen hiruko taldean. Errusia eta Portugalen arteko neurketan ariko dira, otsailaren 22an, larunbatez, Kaliningraden (Errusia).

Georgia, Errumania, Errusia, Portugal, Belgika eta Espainia ariko dira nor baino nor gehiago Sei Nazioak B Txapelketan. Asteburu honetan hasiko dira lehiatzen sei parte-hartzaileak: Georgiak eta Errumaniak jokatuko dute lehen norgehiagoka, Tbilisin (Georgia). Martxo erdialdera arte iraungo du txapelketak.