Euskal jantzi tradizionala egoki janzteko saioa

Txintxarri Aldizkaria 2019ko aza. 30a, 09:00

Tradiziozko jantzietan aditua den Ane Albisuk euskal jantzi tradizionalak era egokian janzteko saioa egingo du abenduaren 13an, 18:00etan, Jalgi Kafe Antzokian

Ttakun kultur elkarteak antolatzen duen jantzi tradizionalen ikastaroaren harira antolatu da saioa. "Ane Albisurekin lan egin dut uda honetan eta ikastaroaren berri eman nion. Berak jantziak amaitzean saio batera etorri zela aipatu zidan," azaldu du Ione Artola ikastaroko irakasleak. 

Atorra, blusa, gona, zapia... ikastaroan egin diren lanak oinarri hartuta proposamenak egin eta azalpenak eskainiko ditu Albisuk Eguberri hauetan dotore jantzita egoteko. Jakinmina duten herritar guztiei irekitako saioa da.

Erlazionatuak