Pintaketa faxisten aurka protesta egin dute herritarrek

Txintxarri Aldizkaria 2019ko aza. 29a, 10:36

Asteazkenetik ostegunerako goizaldean pintaketa faxista batzuk azaldu dira Lasarte-Orian. Hori salatzeko, kontzentrazioa deitu du Ernai Lasarte-Oriak. Hainbat herritarrek protestatu dute.

Okendo plazan elkartu dira dozenaka herritar, asteon herrian agertu diren pintaketa faxisten aurka protesta egiteko. Plazatik erdigunera joan dira gero, Lasarte-Orian faxismoari lekurik ez! lelodun afixa eskuetan. Pintaketak azaldu diren tokira joan dira manifestariak, Eroski supermerkatura; aldarri faxista horien gainean jarri dute aipatu kartel hori.

Erlazionatuak

Pintaketa faxistak egin dituzte Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2019 aza 28 Gizartea