Pintaketa faxistak egin dituzte Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2019ko aza. 28a, 13:01
Argazkia: Ernai Lasarte-Oria.

Lasarte-Oriako Eroski supermerkatuan pintaketa faxistak egin dituzte asteazkenetik ostegunerako gauean.

"Un pueblo calumniador es un asesino" –herri kalumniatzaile bat hiltzailea da–, "Viva España" eta "Viva Franco" pintaketak egin dituzte Lasarte-Oriako Eroski supermerkatuan.

Diktadorea goraipatzen duten pintaketa faxisten irudia sare sozialetatik zabaldu da, eta elkarretaratzea deitu dute gaur 20:00tan, Okendo plazan. Lasarte-Oriako Ernaik pintaketak salatu ditu.