Ostadar SKTren koloreak Lesbos irlan

Txintxarri Aldizkaria 2019ko aza. 5a, 10:00
Ostadar SKTk kirol materiala bidali du Lesbos irlako 'One Happy Family' komunitatera. Argazkia: Ostadar SKT.

Ostadar SKT kirol elkarteak materiala bidali du Greziako Lesbos irlan bizi diren errefuxiatuentzat. Bertan jarraitzen du Miren Bardaji herritarrak, haiekin bizitzen eta ahal duen guztian laguntzen.

Yoga eta akroyoga klaseak eskaintzen ditu Miren Bardaji herritarrak Lesbos irlako One Happy Family komunitatean. Uharte horretako kanpalekuetan bizi diren errefuxiatu ugarik parte hartzen dute bertan antolatzen diren ekintzetan; kirolarekin zerikusia dute horietako askok. Hemendik aurrera, urdin-beltz koloredun kamisetekin ariko dira, Ostadar SKTk materiala bidali baitu bertara.