Ostadar Inklusio taldeak Urrezko Kriskitina saria jasoko du

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urriaren 16a

Ostadar Inklusio taldeko kideak lehen urteurrenean.

Gaur goizean XVIII Gizarte bateratzaile baten aldeko Kriskitin Lasterketa aurkeztu da Donostiako Udalean. Prentsaurrekoan aurtengo Urrezko Kriskitin sariko irabazle jakitera eman da, Ostadar Inklusio taldea

Ostadar Inklusio taldeak ONCEk eskaintzen duen Urrezko Kriskitina saria jasoko du, larunbatean, urriaren 19a, XVIII Gizarte bateratzaile baten aldeko Kriskitin Lasterketan. Elkarte, erakunde edo enpresek inklusioaren alde egiten duten lanari aitormena da saria.

Ostadar Inklusio taldeaz gain, Basquelands Way eta Mindara elkarteak ere izan dira aurten hautagai. Bozka bidez aukeratu da garailea eta atzo eguerdian amaitu zen bozka emateko epea.

Erlazionatuak