Ostadar Inklusioa taldeko kideak denboraldi berria prestatzen ari dira. Anoetako Miniestadioan edo Maialen Chourraut kiroldegian atal guztiak lanean hasi dira.
Saskibaloi taldeko kideak, esate baterako, Gasteizen izan ziren, 24. Zuzenak torneoan parte hartzen. Victor Val jokalariaren oroitu zuten edizio honetan.
Urrezko Kriskitina
Bestalde, Ostadar Inklusio taldea Urrezko Kriskitina saria eskuratzeko hautagaietako bat da. ONCE elkarteak ematen duen sari honetan elkarte, erakunde edo enpresek egiten duten lana saritzen da. Ostadar Inklusio taldea Basquelands Way eta Mindara elkarteekin lehiatuko da.
Bozka gehien lortzen duenak urriaren 19an jasoko du saria XVIII Gizarte bateratzaile baten aldeko Kriskitin Lasterketan.
Bozka internet bidez egin behar da ONCEko orrialdean. Urriaren 17ko eguerdira arte dago bozka emateko aukera.