Urrezko ezteiak ospatu dituzte 23 bikotek

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urr. 8a, 15:00

Pertsona adinduen omenezko asteari amaiera eman dio Lasarte-Oriak. Aurten urrezko ezteiak ospatzen dituzten bikoteen eguna ospatu dute gaur

Urrezko ezteiak ospatu dituzten 23 bikote omendu dituzte Biyak Bat elkarteak eta udalak. Egun ederra igaro dute omenduek.

Goizetik hasi dituzte ekimenak. Ama Brigitarren komentura kalejiran joan eta meza entzun dute gutiek kaperan. Ostean Biyak Bat elkartera gerturatu dira hamaiketakoa egin eta opariak jasotzera. Amaitzean, talde argazkia egin eta guztiak Abend jatetxera joan dira bazkari gozoa dastatzera. Gorputza mugitzeko aukera ere izango dute bazkalosteko dantzaldian.

Erlazionatuak