Eskola materiala erosteko laguntzak, urriaren 1era arte

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ira. 7a, 10:00

Lasarte-Oriako Udalak gogorarazten du 2019-2020 ikasturterako eskolako materiala erosteko laguntzak eskatzeko epea hasi dela. Uztailetik irailaren 30era arteko erosketak diruz lagunduko dira

Ekimena 40.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten familiei zuzendua dago. Aurten Batxilergo eta Lanbide heziketako Erdi Mailako ikasleen materiala ere diruz lagunduko da. Herriko dendetan erositakoa izan behar du materialak.

Ekimena ekainean aurkeztu zuen Udalak. Informazio gehiago lotuta doan albistean edo udaleko webgunean eskuratu dezakete interesatuek.