2019/07/16 Egun osoa

Jaia

Karmengo Amaren Jaiak

Karmengo Amaren Jaiak
Oria auzoa, Lasarte-Oria

Karmengo Amaren jaiak antolatu ditu La Esperanza bizilagun elkarteak:

10:30ean, Ttirriki Ttarraka trikitilari taldeak diana egingo du auzoko kaleetatik.

11:00etan, haurrentzako tailerrak, Karmengo Amaren kaperaren ondoan.

12:00etan, buruhandiak auzoko kaleetatik.

12:00etan, meza, Karmengo Amaren kapera. Biyak Bat elkarteko abesbatzak girotuko du.

13:00etan, luntxa, Plazido Muxika plaza.

16:30ean, ur-pistola eta puxika gerra, Brunet-Enea lorategia.

17:00etan, Gaztelu puzgarriak eta aurpegiak margotzeko tailerra, Brunet-Enea lorategia. Udako tailerren ekimeneko saioa da tailerra.

17:00etan, Oriako II. toka txapelketa, Brunet-Enea lorategia.

17:30ean, haurrentzako askaria, Brunet-Enea lorategia.

17:30ean, Oriako Sorgin Dantzako desfilea Karmengo Amaren kapera ondotik Brunet-Enea lorategira.

Ostean, Oriako Sorgin Dantza, Brunet-Enea lorategia.

18:30ean, Kangoo erakustaldia eta zumba master class-a, Brunet-Enea lorategia. Saito Gimnasioak eskainiko ditu saioak.

20:00etan, dantzaldia Ibai Berriak taldearekin, Brunet-Enea lorategiko kioskoan.

Erlazionatuak

Egun osoko egitaraua Karmengo Amaren ohorez

Txintxarri Aldizkaria 2019 uzt 14 Kultura