Aitzol Iriondo Lannemezanera gerturatu dute

Txintxarri Aldizkaria 2019ko eka. 7a, 09:32

Etxeratek baieztatu du Frantziako Moulins-Yzeure espetxetik lekualdatu dutela. Lasarte-Oriatik 200 bat kilometrora dago orain. Aurreko astean haren lagun batzuek istripua izan zuten bisitatzera zihoazela. 

Etxetik 808 kilometrora preso zegoen Aitzol Iriondo herritarra, 2007an atxilotu zutenetik. Hamahiru urteko kartzela zigorra betetzen ari da. Etxeratek jakinarazi duenez, Lannemezango espetxera lekualdatu dute, Lasarte-Oriatik 200 bat kilometrora. Ibon Fernandez Iradi ere presondegi horretan dago, gaixo. 

Frantziako Gobernuak gerturatu duen bigarren presoa da; maiatzean Mikel Karrera lekualdatu zuten. 

Lasarte-Oriako beste presoa, Xabi Gallaga,  Kordoban dago espetxeratuta, 810 kilometrora.