Auto istripua izan dute Aitzol Iriondoren lagun batzuek, hura bisitatzera zihoazela

Txintxarri Aldizkaria 2019ko eka. 2a, 10:19
Kalte materialak izan ditu bidaiarien autoak.

Aitzol Iriondo preso lasarteoriatarraren zenbait lagunek (herritarra da horietako bat) sekulako sustoa hartu dute asteburuan: hura bisitatzera joan dira, eta auto istripua izan dute, Moulins-Yzeuren espetxetik 80 bat kilometrora. Autoak izan ditu kalte handienak, eta ez da inor zauritu

Beste hainbatetan bezala, Aitzol Iriondoren lagun talde bat hura bisitatzera zihoan ostiralean. 21:30ak aldera susto ikaragarria hartu zuten: auto istripua izan zuten, Moulins-Yzeuren espetxera iristeko 80 bat kilometroren faltan. Autoak izan ditu kalte material handienak, eta inor ez da zauritu. Orein bat atera zen errepidera, eta horrek eragin zuen ezbeharra. 

Espainiar Estatuaren dispertsio politika "ankerra" izan da istripuaren eragile, hainbatek salatu dutenez. Atzo iluntzean kontzentrazioa egin zuten Zabaletako Jaietan, bertso saioa bukatu eta berehala.