2019/05/18 22:30ean

Bertsolaritza

Udaberriko Bertso saioa

Udaberriko Bertso saioa
Manuel Lekuona kultur etxea, Lasarte-Oria

Bertsoak, musika, literatura, artea, umorea, dantza... denetarik nahastuko da aurten ere Udaberriko bertso saio berezian. Ane Labakak, Maialen Lujanbiok eta Andoni Egañak Maddi Labakaren gaiei erantzuna eman beharko diete. Idoia Garzes eta Bixente Beltran, Semblante Andaluzeko Kiko eta Asier, Aitor Atxega, Kukuka antzerki eta dantza eskolako kideak, Ione Zabala, Bea Egizabal, Intza Alkain eta Nikola Iraola ere izango dira oholtzan. Sarrera, 5,50 euro. 10 sarrerako bonoa, 45 euro.

Erosi sarrerak hemen