Sanpedroetan omendua aukeratzeko parte hartze prozesua martxan jarri du udalak

Txintxarri 2019ko martxoaren 6a

Lasarteoriatarrek aukeratu ahal izango dute haien ustez errekonozimendu hori jasotzeko aproposena zein den. Herriaren alde lan egin duten pertsona edo kolektiboa aukeratu dezakete. 

Martxoaren 22ra arte dago epea aurtengo festetako omendua aukeratzeko. Pertsona bakoitzak proposamen bat egin ahalko du, eta arrazoitu egin beharko du. Horretarako, udalak etxez-etxe banatuko ditu eskuorri batzuk, herritarrek horren bidez parte hartu dezaten. Udal eraikinetako postontzietan utzi beharko dute proposamena. Udaleko webgunean ere parte hartu daiteke.