Sanpedroetarako proposamenak jasotzeko epea ireki dute

Txintxarri 2019ko mar. 5a, 17:06

Ekainaren 28tik uztailaren 1era ospatuko dituzte aurten jaiak. Norbanakoen eskaerak jasoko dituzte martxoaren 22ra arte. 

Ekintza berriren bat antolatu edo musika talde bat proposatu nahi duenak izango du horretarako aurkera. Udalak epea ireki du aurtengo sanpedroetarako proposamenak jasotzeko. Kuadrillei eta elkarteei ere zuzendu zaie, jakiteko ea prest leudeken ekintza berriren bat antolatzeko. Idatziz jasoko dituzte proposamenak, udal eraikinetako postontzietan eta www.lasarteoria.org webgunean.