Haurren minbizien aurka makilak astintzen

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ots. 17a, 17:28

Ostadar Ipar Martxako hainbat kidek parte hartu dute Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen elkarteak antolatutako martxa piratan, Donostian. Gaztetxoen kantzerren aurka astindu dituzte makilak. Ametzagañara joango dira gaur zortzi

Ostadar Ipar Martxa taldeko kideek ez dute kale egin eta, eguraldi ezin hobea lagun, Aspanogi elkarteak antolatutako martxa piratara joan dira, makilak eskuetan. Donostian ospatu du ekitaldia Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen elkarteak. Gaztetxoen kantzerren aurka makilak astintzeaz gain, ibilbideaz gozatu eta talde argazki ugari atera dituzte. Horietako batean Star Wars filmeko pertsonaia batzuekin batera ateratzen dira. Porrotx pailazo bihurria ere joatekoa zen, baina Ostadarrekoek TXINTXARRI-ri kontatu diote gaixo dagoela eta ezin izan duela parte hartu. 

Datorren astean beste irteera bat egingo dute Ostadar Ipar Martxakoek. Larunbatetan egiten dituzte txangoak normalean, baina Euskal Inauteriak ospatuko direnez herrian, igandera atzeratzea erabaki dute, hilak 24. 09:00etako trena hartu eta Intxaurrondora joango dira. Bertatik Ametzagañara joan eta Easo kalera jaitsiko dira gero.

Erlazionatuak