Funk, reggae eta jazz nahasketa Tximistarretan

Estilo desberdinak nahastuz, emanaldi atsegina eskaini du Peppermin Quartet taldeak Tximistarreta parkean

Funk, reggae eta jazz doinuak nahastuta, emanaldi atsegina eskaini du Peppermin Quartet laukoteak Tximistarreta parkean. Hainbat herritar gerturatu dira musika estiloen fusio bitxi horretaz gozatzera. Lasarte-Oriako Udalak eta XpressionK ekimenak elkarrekin antolatu duten Kultur Kale Zikloko aurreneko emanaldia izan da.

Datorren asteko larunbatean, hilak 14, Pig&Kiss talde zarauztarra ariko da, Atsobakarren. 70. hamarkadako rock doinuak ekarriko dituzte musikariek gurera. 

Aurtengo Kultur Kale Zikloari buruzko informazio orokorra