250 sindadura goi tentsioko linearen aurka

Txintxarri Aldizkaria 2018ko maiatzaren 11

Joan den astean hasi zuen sinadura bilketa Aire Garbiak, udalari eskatzeko baimenik ez emateko goi tentsioko linea eraikitzeko.

Martxa onean joan da sinadura bilketa. Airea Garbiak jakinarazi duenez, 250 pertsonak bat egin dute ekimenarekin. Tartean badaude hainbat eragile, hala nola, EH Bildu, Ahal du Lasarte-Oria, LAB, Landaberriko Guraso Elkartea eta Okendo Zinema Taldea. Bilketa aste honetan bertan bukatuko da, baina atxikimendua eman nahi duena garaiz dago oraindik. Orbela belar-dendan egin dezakete (kale Nagusian).

"Goi-tentsioko linea erraustegia martxan jartzeko pieza garrantzitsua da, eta horregatik besterik ez balitz, Aire Garbia kontra egongo litzateke", dio elkarte ekologistak. "Baina, horrez gain, lineak kalte handia egingo luke Lasarte-Orian ongi kontserbatuta dagoen baso-eremu bakarrenetako batean. Izan ere, udalerrian ezarriko diren 7 dorreetatik 5 baso-eremu babestuan ezarriko dira, eta gainerako 2ak, berriz, nekazari-eremu babestuan". 

Aurkezpeneko bideoa eta albistea, lotura honetan