David Heras herritarra Goya saririk gabe geratu da

Txintxarri Aldizkaria 2017ko otsailaren 6a

Hirugarren aldia zen herritarrak izendapena jasotzen zuela. Aurtengoan Koldo Serraren 'Gernika' filmearen efektu bereziengatik.

David Heras herritarra Goya saririk gabe geratu zen bart. Herritarra Raul Romanillos kidearekin batera izendapena zeukan efektu berezi hoberenaren mailan ‘Gernika’ filmagatik. Azkenean, Pau Costa eta Félix Bergések eskuratu zuten saria 'Un monstruo viene a verme' filman egindako lana.

Heras 2015ean elkarrizketatu zuen Txintxarrik eta orduan herritarrak pozik azaltzen zuen, izendapenak, berez, esanahi handia zuela “bigarren aldia izan da (2015ekoa), lehenengo izendapena Juan Carlos Fresnadilloren 'Intruders' filmagatik jaso nuen eta bigarrena Nacho Vigalondoren 'Open Windows' lanagatik baina beste behin ere ihes egin digu sariak. Garrantzitsuena hala ere, hor egotea da eta lanean jarraitzea, gauzak ondo egiten ari zarelaren seinale da. Zine akademiak zure lana aitortzen duela esan nahi du izendapenak eta horrek prestigioa ematen dio egiten duzun lanari”.

1999tik dago David Madrilen esparru honetan lanean.