Davidek txikitatik argi zuen zinema mundua zela gehien gustatzen zitzaiona. Pantailan ikusten ziren gauza magiko horiek berak sortu nahi zituela, pertsonaiak, kotxe hegalariak...
1999. urtetik Madrilen bizi da eta hori du ogibide, esistitzen ez diren lekuak eta pertsonaiak sortzen ditu UserT38 enpresan. Bi aldiz jaso du Goya sarietarako izendapena, azkena aurten Natxo Vigalondoren Open Windows filman egindako lanagatik. Urteko filmetan efektu onenen artean norberak egindakoak egotea ohorea izetaz gain, helburua ere bihurtu da herritarrarentzat. Urtero hor egoteko lan egin behar delako.
Momentu honetan Koldo Serraren 'Gernika' filmaren grabazioetan murgilduta dago. Gerra garaiko erasoen eszenak dira bere ardura.
Efektu berezietan lanean nola hasi zinen?
Dena hasi zen zineman ikusi nuen lehenengo filmari esker “Regreso al futuro”, dagoeneko desagertuta dagoen Astoria zinean.
Ordutik oso argi izan nuen hori zela egin nahi nuena. Ez nekien ez nola deitzen zen, ezta non ikasi zitekeen, baina auto hegalariak egin nahi nituen, jendea pantailatik desagerrarazi, tximista beldurgarriak sortu...
Orduan Informatika ikasi nuen lehenengo, izan ere, uste nuen hortik joan zitekeela, ondoren zinea ikasi nuen, multimedia eta azkenean 3D mundura iritsi nintzen. Estatuan zabaldu zen Softimage, 3D softwarea, kalifikazioa izan zuen lehenengo eskolan Sintesys-en. Eskolan Madrilen praktika batzuk eskaini zizkiguten eta asko pentsatu gabe joan egin nintzen. Horrela hasi zen dena.
Zenbat denbora daramazu esparru honetan lan egiten?
Madrilera 1999.urtean joan nintzen praktikak egitera eta ordutik nabil efektu berezien munduan lan egiten.
Zehazki zer da egiten duzun lana? Ordenagailuz diseinatzen dituzue agertokiak, historikoak zein futuristak… eskatzen dizuetena...
Efektu berezien arduraduna naiz. Oinarrian, nire lanak hiru atal dituela esan daiteke. Lehenik eta behin, efektuen kontzeptualizazioa eta aurre produkzioa egiten da. Gidoia oinarri hartuta, efektuak diseinatzen hasten gara, efektuen sekuentziak planifikatu eta ideia ezberdinak proposatzen ditugu hauetako bakoitzerako. Beti ere modu eraginkorrenean martxan jarri daitezkeenak.
Ondoren, filmazioan efektuak nola geratzen diren ikusten dugu, beharrezkoak diren markak jarri, zuzendaria eta ekipoa orokorrean gidatu, kamara datuak apuntatu, erreferentziak atera, argazkiak egin, notak hartu…
Azkenean salan egindako lana ikuskatzen da. Berez efektuen sorrera da, artistak antolatzen, orientatzen eta euren lana begiratzen VFX-ak eta zuzendari zein produktorei aurkeztu.
Nolakoa da sortze prozesua? Nola da eszena berri bat sortzeko bidea?
Lehenengo gauza zuzendariarekin biltzea da. Berak kontatu behar digu buruan duena eta nola aurreikusten duen lana. Adibidez mounstruo bat. Lehenengo gauza diseinu eta kontzepzionatzeko taldearekin elkartzen gara zuzendariarekin mounstruoaren erreferentziak zehazteko. Berak nola irudikatzen duen kontatzen digu, filmean zer egin beharko duen, morfologia, ezaugarri diferentzialak, hau da, nahiz eta mounstruo berri bat sortu, beti laguntzen du familia bat finkatzea,planeta, arraza, antzekotasunak beste batzuekin...
Bilera horretatik aurrera marrazkien bitartez mounstruoak egiten ditugu bat onartzen den arte.
Ondoren, diseinua onartuta, 3Dn sortzen dugu, azala egiten diogu, hezurrak, giharrak, ibltzeko modu bat ematen digu, izaera, textura, ilea etab. Eta adibide modura, akzio bat egiten diseinatzen dugu mounstruoa.
Behin edukita, filma grabatzera joaten gara eta bertan aktoreei esaten diet non dauden mounstroaren begiak, zein den bere gorpuzkera, eta planoan egin dezaketena eta ezin dezaketena egin dena ondo joan dadin.
Azken pausua da mounstruoa eszenetan txertatzea.
Efekto bereziak entzuten dugunean leherketa handiak eta halakoak etortzen zaigu burura baina hori baino askoz gehiago da ezta?
Efektu bereziak eta bisualak bereiztu beharko genituzke. Batetik efektu bereziak filmaketan egiten direnak dira, euria, leherketak, suak eta bestetik efektu bisualak daude, ordenagailuz sortzen direnak. Elementu anakronikoak borratu edo3D irudiak txertatu, extentsio digitalak, errekreazio historikoak, sun-tsiketak...
Gaur egun ia dena VFX –en egin daiteke zorionez edo zoritxarrez.
Azken Goya sarietara izendapena jaso zenuen. Zer suposatzen du horrelako aitorpen batek?
Bigarren aldia da Goya sarietara efektu hoberenengatik, Juan Carlos Fresnadilloren 'Intruders' filmagatik eta aurten Nacho Vigalondoren 'Open Windows' lanagatik baina beste behin ihes egin zigun sariak. Garrantzitsuena hor egoteagatik lanean jarraitzea da hori bait da gauzak ondo egiten ari zarekaren seinale eta aldi berean zine akademiak zure lana aitortzen duela horrek ematen duen prestigioarekin.
Egia esan pozgarria da urteko lau lanen onenen artean egotea, estatuan oso mala altua dago VFX alorrean.
Jendeak telebistan edota zine aretoetan ikusi duen zein film edo serietan egin duzu lan? Zer sortzen?
Intruders, Non Stop, Open Windows, Mama, Mindscape, Hierro eta beste film askotan. Telesailetan 'Ministerio del tiempo' eta 'Refugiados'. Diseinu eta filmen kontzeptualizazioan, 'El laberinto del Fauno', 'Pacific Rim', 'Ágora', 'Hellboy', 'Regression', 'Agnosia'...
Momentu honetan Koldo Serraren Gernika filmarekin gaude eta El Ministerio del Tiempo telesailaren bigarren denboraldia prestatzen.
Zuzendariekin egiten duzue lan zuzenean? Aktorekin ere harreman zuzena izan behar duzue?
Batez ere zuzendariarekin egiten dut lana, sormeneko lanean eta filmaren bukaeran. Aktorekin filmaketan izaten naiz VFXen inguruan azalpenak ematen.
Filmaketetan denek lana ondo bukatzeko ahalegina egiten dugu, film txikia, handia edo erraldoia izan. Mundu guztiak lan egiten du sail guztiekin koordinazioan.
Madrilen ari zara USER T38 enpresan lanean, Euskal Herrian ez al dago aukerarik sektore honetan?
Bai aukera badago baina gehiena Madril eta Bartzelonan kontzentratzen da. Nire ustez, lan egiteko aukera gehien dagoen lekuan egon behar da.
Herrira etortzen al zara? San Pedro festetan izan al zara azken urtetan? Nola gogoratzen dituzu?
Herrira asteburuero igotzen saiatzen naiz, beti ere lanak uzten badit.
Donostian dut Kudai nire musika taldea, eta batetik bestera ibiltzen gara. Iaz adibidez, ezin izan nuen San Pedrotan egon, oker ez banago, Gasteizen kontzertua genuelako.
Modu hoberena herriko jaietan egoteko udaletik edota txosnetan jotzeko deitzea da. Oso onak gara eta bosgarren diskoa kaleratuko dugu aurten.