Aurreko urtean egin bezala, urrezko domina pare bat jantzi zituen Enara Fernandez eskiatzaileak pasa den astean; Sierra Nevadan aritu da aurten Espainiako txapelketan, jubenil mailan. Slalomean eta slalom erraldoian kolkoratu ditu dominak. Silvia Alsina aritu da gida lanetan.
Euskadiko Federaziotik bederatzi kide aritu ziren Sierra Nevadan –Enara Fernandez barne–; hamabost domina erdietsi zituzten denera. Lau urrezkoak izan ziren (bina Enara Fernandezek eta Jon Santacanak); zilarrezkoak bost (bina Gaizka Loiolak eta Alicia Grijelmok, eta bat Leire Arnalek) eta brontzezkoak gainontzeko seiak (hiru Juan Antonio Lopezek, eta bana Leire Arnalek eta Eugenio Chaconek).