Enara Fernandez garaile Andorrako Txapelketan, slalom erraldoian

Txintxarri Aldizkaria 2015ko mar. 27a, 10:51
Lehen aldiz antolatu dute Andorrako Txapelketa eta Enara Fernandez herriko eskiatzaile gazteak ez du hutsik egin. Urrea jantzi zuen joan den astean Grandvaliran, slalom erraldoian, Vanesa Servet gidariarekin batera.

Baldintza klimatikoak ez ziren batere onak izan txapelketak iraun bitartean. Elurra, hazeteak eta hotza izan dituzte Pirinioetan, eta horrek gauzak zaildu egin dizkie eskiatzaile guztiei. 

Bi egunetan lehiatu zuen Enarak, eta txanponaren bi aldeak ikusi zituen asteburu berean. Larunbatean slalom erraldoiko txapela jantzi bazuen ere, igandean slalom modalitatean ate bat pasata, dominen lehiatik kanpo geratu zen.

Espainiako Txapelketa
Astelehen eta asteartean berriz, Espainiako Txapelketan lehiatu zuen Enara Fernandezek, Pas de la Casan. Aurreko egunetako baldintza gogorrek sukarra eragin zioten eskiatzaile lasarteoriatarri eta hala ere, lehiatzea erabaki zuen. Erabaki ona hartu zuen, urre bana kolkoratu baitzuen slalomean eta slalom erraldoian. 

Bestalde, Europako txapelketarako gogoz bazegoen ere, bertan behera geratu dela jakinarazi du familiak eta beraz, orain atseden hartuko du uztailean entrenatzera Alpeetara joango den arte.