Eraso sexista salatzeko elkarretaratzea asteazkenean

Txintxarri Aldizkaria 2015ko abe. 6a, 17:16

Lasarte-Oriako Talde Feministak jakitera eman duenez, ostiral gauean eraso sexista pairatu zuen herriko emakume batek. Elkarretaratzea deitu dute asteazkenerako; 19:30ean bilduko dira Okendo plazan.

Herriko emakume batek eraso sexista pairatu zuen ostiral gauean, Lasarte-Oriako Talde Feministak jakinarazi duenez; emakumeak aurre egin zion erasotzaileari. Horren aurrean, elkarretaratzea deitu du taldeak asteazken arratsalderako; 19:30ean salatuko dute gertatutakoa Okendo plazan. Lasarteoriatarrei zein gainontzeko herrietako biztanleei joateko deia egin diete.

Talde feminista sare sozial eta whatsapp bidez ere ari da deialdia zabaltzen, honako testuarekin: "Beste behin ere amorratuta eta haserre gaudela esateko idazten dizuegu. Beste behin ere herriko emakume batek eraso sexista bat jasan zuen ostiral gauean etxerako bidean. Emakumeak aurre egin zion erasotzaileari. Hala ere, beste behin ere erasoaren aurrean erantzutea dagokigu; denoi! Asteazkenean, abenduak 9, Okendo plazan elkartuko gara 19:30ean. Nahikoa da! Kaleak eta gauak gureak dira! Eraso matxistarik ez! Autodefentsa feminista!". 

Urte honetan jazotako bigarren erasoa izan da ostiralekoa. Urte Berri gauean gertatu zen aurrekoa