Gaurko ohiko Udalbatzarrean gai dezente

Txintxarri Aldizkaria 2015eko urriaren 13a

Gaur arratsaldean, 18:30etik aurrera, ohiko Udalbatzarra egingo da. Honetan 15 puntu daude aztergai.

Hala nola, Atsobakar erresidentziako erreglamendu orokorra edo honen kudeaketari buruzko bi mozio eztabaidatuko dira bata PSE-EEk eta Lasarte-Oriak Ahal du aurkeztua eta bestea EH Bilduk.

Era berean, kirol zerbitzuaren laguntza lerro berri bat edo Okendo plazako garajeen baldintza agiririak jarriko dira mahai gainean.

Alderdiek proposatutako mozioen artean, PPren Udalaren gardentasun eta eraberritzearen aldeko mozioa eta EH Bilduren "Jesus Zaballos FEMPeko batzorde exekutiboko kide moduan izendapena" mozioa dira azpimarratzekoak.

Amaieran, galdera eta erreguen txanda izango da eta herritarrek ere bere tarta izango dute.