Zortzi pintxo aukeran
Aterpea elkartearen barruko zortzi tabernak hartu dute parte aurtengo pintxo lehiaketan: Trumoik (irabazlea), Abendek, Yolandak, Arkupek, Sanchok, Galiza, Buenetxeak eta Txanpak. Azaroko azken asteburuan "pintxoa eta edaria 2,50 eurotan" eskaini zuten taberna horiek.
Bigarren edizioa izan da aurtengoa. Joan den urteko arrakasta ikusita, esperientzia errepikatzea erabaki zuten Aterpea elkarteko kideek. Arkupe tabernak irabazi zuen iazko lehiaketa; lekukoa hartu du aurten Trumoi tabernak. Urdaiazpikoa, perretxikoak, piper berdea, oliba olioa eta gazta urtua biltzen zituen ogi txigortua izan da pintxo irabazlea.