Egun osoko egitaraua izango da, goizetik hasita eta gaueko ordu txikiak arte: 11:30ean solasaldia izango dugu, Euskal Herriko zenbait txokotako esperientzia kuirrak ezagutzeko, mahaiaren bueltan. Ondoren, kaleak hartuko ditugu marianitadarekin, musikaz lagunduta. 14:30ean izango da bazkaria, gaztetxean bertan eta jolaserako tartea ere hartuko dugu MerendOka-rekin!
Iluntzeko 19:30ean Tukanak emango dio hasiera gaueko hitzorduei, performance inprobisatu batekin, eta, gero, 21:30etik aurrera, kontzertu pila izango ditugu! Alu Zikinak, MJPQ, Dj Azkura…
Egunarekin lotutako kamiseta suuuuuper politak atera ditugu, gainera, eta izen ematea martxoaren 5era arte izango duzue irekita!
Zorroztu zuen lumak eta Andoainen ikusiko dugu elkar!
BURUNTZALDEA KUIRRA LUMAKADAKA!
P.d.: Ez baldin badakizu egoten, ez etorri.