Saio guztiak online izango dira, 09:00etatik 11:00etara. Horietan izena emateko, formulario bat bete behar da (dokumentu horren amaieran emango dute saio guztietan konektatu ahal izateko esteka, eta antolatzaileek emailez ere bidaliko diete izena ematen dutenei).
Ondorengoak dira jorratuko diren gaiak:
- Hilaren 14an: Zuzendaritza trantsiziorako formulak.
- Hilaren 18an: Familia protokoloaren tailerra.
- Hilaren 20an: Langileen jabetza lantzeko tailerra.
- Hilaren 25ean: Ezagutza kritikoa, gardentasuna eta konfiantza transferitzea.
Formakuntzez gain, Beterri-Buruntza Mankomunitateak doako aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen du etengabe, pertsona bakoitzaren erritmora eta beharretara egokituta. Hitzordua eskatzeko enpresa@beterriburuntza.eus helbidera idatzi daiteke, edo 943-24 45 23 telefono zenbakira deitu. Interesdunek horrela nahiago badute, inkesta labur honetan enpresaren datu gutxi batzuk sartuta ere eska daiteke harremanetan jartzeko: https://daiteke.typeform.com/to/x4vvmu5s
Zuk duzu giltza, aldatu eskuz.