AEK-k (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea) euskararen berreskurapena eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea ditu helburu. Helduen euskalduntze alfabetatzean aritzen den elkarterik garrantzitsuena dugu eta, Euskal Herri osoan lan egiten duen bakarra, administrazio-banaketen gainetik.
Honako eskaintza dauka:
Euskara praktikoa, euskara ikastaroak eskaintzen ditu. Maila guztiak: A1, A2, B1, B2, C1 (EGA).
Titulu homologatuak lortzeko azterketak prestatzen ditu, neurriko ikastaroen bidez:
Autoikaskuntza mintza-saioarekin: ordutegia eta ikas erritmoa aukeran. Tutorearen laguntzarekin euskara etxean ikasi eta mintzapraktika euskaltegian, ikastaldean.
“On-line” aukera.
Aurrez aurreko eskolak.
Ordutegian malgutasuna.